Goizuetan ere ari dira Inauteriak ospatzen; atzo goiz-goizetik mozorroak ibili ziren etxez etxe. Arratsaldean, ohiturari eutsiz, Zahagi Dantza egin zuten eta gazteek ez ezik, txikienek ere parte hartu zuten, Zilipurdika ibili ziren lurrean barrena eta parean zituztenak zikindu zituzten beren aurpegi beltzekin igurtzita. Oraindik ez dira bukatu Inauteriak Goizuetan;
larunbata eguerdian mozorroen bazkaria izango dute eta iluntzean trikipoteoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!