Sagar Lasterra larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 25a, 01:00

Larunbatean, 3garren Sagar Lasterra lasterketa egingo da. 11:00etan abituko da Ibarluze industrialdean dagoen Arraun Elkarte paretik, eta sagardotegietan barrena Kaxkora iritsi ondoren, kiroldegi parean bukatuko da. Izena emateko, www.herrikrossa.com-era, Donostiako Laister eta Apalategi kirol dendetara edo Hernaniko Axeri, Izaskun eta Mitxel kirol dendetara jo behar da. Aldez aurretik 6 euro ordaindu behar da eta egunean bertan 8 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!