Yone Boutique areto futbol taldeak 5-3 irabazi zion Idiazabali larunbatean kiroldegian jokatutako partidua. Partidu garrantzitsua zen hernaniarrentzat, Idiazabalgoak atzetik baizetozten, bi puntuko aldearekin, eta ez zirudien partidu erraza. Yone Boutiquek ez zion hasiera ona eman partiduari, eta Goierriko taldea 0-2 aurretik jarri zen markagailuan. Bigarren zatia hasi bezain laister, kanpokoen 3garren gola iritsi zen eta horrekin batera, hernaniarren gola eta erreakzioa. Hortik aurrera, partiduaren bila joan zen Yone Boutique eta jokaldi hobeak eginez, golak iritsi ziren; bukatzeko lau minutu falta zirela sartu zuten 5garrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!