Menpekotasunen bat duten adineko pertsonek aldi baterako egonaldia eskatu dezakete Aste Santurako. Egonaldiak 15 egunekoa behar du izan eta martxoaren 6a baino lehen eskatu behar da. Ongintza Patronatuak eta Foru Aldundiak antolatzen dituzte egonaldiak.
Norentzat
Aldi baterako egonaldia, menpekotasunen bat duen edozein adineko pertsonak eskatu dezake, dagozkion txosten medikuak eginda.
15 egun gutxienez
Egonaldiak gutxienez 15 egunekoa izan behar du. Plazak mugatuak dira eta eskaerak banan-bana aztertuko dira premiaren eta perfilaren arabera, eta lehenbailehen erantzungo dute.
Hernanin lekurik ez
Egonaldiak ez dira Hernanin egingo, ez baitago lekurik bertako egoitzan. Hernanin eskatzen duten per-
tsonak normalean Donostiako egoitzetara joaten dira. Hala ere, interesa izanez gero, Hernaniko Ongintza Patronatuan galdetu daiteke, Sandiusterri kalean, edo 943 557 854 telefono zenbakira deituta.