«Alternatiba ezkerretik eta abertzaletasunetik eraiki behar dugu»

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 24a, 01:00

Igandeko Kronikan Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako erreportaje zabala argitaratu zen. Akatsa medio, Aralarreko ordezkariaren adierazpenak ez ziren behar bezala atera. Hona hemen, Ernesto Merino, Aralarreko ordezkariak egindako adierazpenak: «Ezker abertzale sendoa behar dugu, bide politiko soiletan oinarritua. Aldaketa politikorako. Bada garaia gauzak alda ditzagun. Beti berdinak boterean egoteak inertzia asko sortu ditu. Entxufismoa, klientelismoa, ustelkeria. Adibidez, hor dago Aralarrek bere garaian bakarka atera zuen Balenciaga museoaren iruzur lotsagabea. Beraz, alternatiba behar dugu eta ez alternantzia. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak (EAJ-EA-EB) aurrera atera dituen egitasmo gehienak PSErekin adostutakoak izan dira. Gure lehentasuna ez da gobernuan sartzea, gobernatzeko moldeak alda- tzea baizik. Eta ez da gutxi! Alternatiba ezkerretik eta abertzaletasunetik eraiki behar dugu. Jendearen borondateak irabaziz. Gobernu espainiarrak ilegalizazioak baliatu ditu alternantzia bermatzeko. Horri aurre egin beharko diogu. Horri eta Osakidetzaren zerbitzuaren okerragotzeari, langile, autonomo txiki eta dendariengan krisiak izango dituen ondorioei, hezkuntza sistemaren baliabide faltari eta abarri. Eta horretarako inolako loturarik ez duen ezkerreko alternatiba abertzalea proposatzen dugu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!