Portu auzoan egunpasa antolatu dute larunbaterako. Asmoa da Arett-era joan eta mendian ibili eta eskiatzea. Autobusa 13 euro ordaindu behar da; autobusa eta forfait-a, seguruarekin, 42 euro helduek, eta 37 euro umeek; materiala alokatzea 12 euro kostatzen da. Goizeko 05:15etan abiatzeko asmoa dute, Atsegindegitik. Izena eman daiteke oraindik eta ez da Portukoa izan behar. Izena emateko edo galdetzeko deitu: 635 742 345 telefonozenbakira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!