Zergatik mozorrotzen dira?

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 23a, 01:00

Pertsona bat sentitu daiteke euskaldun, espainiar edo euskaldun-espainiar; hala sentitzen da eta kitto. Batzuk uste dute hobea dela Madriletik gobernatzea, eta beste batzuk berriz hobea dela Gasteiztik gobernatzea, eta ez da ezer pasatzen. Ni kezkatzen hasia naukana, ordea, zera da (nire bitartekari-hautagaiarekiko dudan konfidantza eta ezagutzarengatik), estatu mailako alderdien mitinetan ikusten ari naizena. Eta ikusi diot, inondik inora ez dudalako lortzen ikusterik bandera espainolik. Ez da alderdi horien mitinetara joan naizelako, baina telebistako irudietan ez dut lortu bat bera ere ikusterik. Eta pentsatzen dut, bandera espainola ia ez ote duten berena sentitzen, edo botoren bat bereganatzeagatik gai ote diren beren barru-barruko sentimenduak ahaztutzeko ere. Estrategia nabarmena daukate, hamabost egunotan ez ditzagula ezerengatik identifikatu zentralismo instituzionalarekin, gu ´hemengoak gara`. Pena! Kontua berriz errepikatzen da, eta otso eta Dobermanetara bueltatu gara, nahiz eta iñauterietatik hain bertara ditugun hauteskunde hauetan Idiazabalgo Ardi Latxaz mozorrotu diren. Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramalea (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!