Hernanik txiripaz irabazi zuen Aieten

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 23a, 01:00

Hernanik berriz ere irabazi egin zuen larunbatean, baina partidu kaxkarra jokatuta eta azken momentuan aurkariek egindako akatsei esker. Taldea ez dago momenturik onenean (neurri batean Landaren entrenatzerik ez daukatelako), eta ahal duten moduan ari dira sailkapeneko bigarren postuari eusten. Atzoko partidua 25-23 irabazi zuen Hernanik, eta 5 puntu lortu zituen, 4 entsaio egin zituelako: Plazak, Bolik, Olanok eta Sarasolak egin zituzten entsaioak. Genuak gauzaketa bat eta zigor golpea sartu zituen. Atletikok zorte txarra azken unean Azken minutuan partidua eskuetan izan zuen Atletiko San Sebastianeko atzelariak, baina eskuetatik erori zitzaion baloia bakar bakarrik zegoela. Jokaldi horrek arnasa eman dio Hernaniri, sailkapenean bigarren jarraitzen baitu; eta Atletiko berriz mailaz jaitsiko da, seguru asko. Hiru partidu falta dira. Hurrengoa martxoan, Bartzelonan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!