Mendizabal eta Olaizola finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 23a, 01:00

olaizola IIak eta Mendizabal IIak finalerdietarako txartela lortu zuten atzo 22-19 irabazita. Partidua final zortzirenetako ligaxkako azkenekoa zen, eta Gonzalez eta Eulateren (Barriolaren ordezkoa) kontra jokatu zuten. Tentsio haundiko partidua izan zen, bi bikoteak pasea jokoan baitzuten. Urduritasuna batez ere azkeneko tantuetan nabaritu zen, huts dexente egin baitzituzten. Partidu hasieran Gonzalez eta Eulatek agindu zuten, baina 15garren tantura arte oso berdindua izan zen. Azken tantuetan berriz, egungo txapeldunek tentsioari aurre egin, eta pasea lortzeko ezinbesteko garaipena lortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!