Tolosako inauteriak direla eta RENFEk gaueko tren zerbitzua zabaldu du. Ohizko trenez gain, gaur gau osoan zehar ere izango dira ordu hauetan: 01:00, 02:00, 03:00, 03:50 eta 05:00. Goizaldeko 05:30etatik aurrera berriz, goizeko aurreneko bi trenetan plaza kopurua bikoiztuko dute. Tren guztiak Tolosako geltokitik aterako dira, eta ez Tolosako apeaderotik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!