Umeentzako eguna izango da gaur inauterietan, axeri dantza, pailazo, antzezlan eta zezenekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 23a, 01:00

GAZTETXOENEN eguna izango da gaur. Herria Musika Eskola Publikoko Dianarekin esnatuko da, goizako 09:00etatik aurrera kalean barrena ibiliko baitira. Ondoren, Azeri Dantza izango da, gaurkoan, gaztetxoei zuzendua. Egun osoan zehar berriz, haurrentzako hainbat ekitaldi antolatu dituzte: goizean poniak eta zezen txikiak izango dira Latsunbeko pistan, antzezlana izango da Atsegindegin eta arratsaldean berriz, pailazoak. Arratsaldean baita ere, erraldoi eta buruhaundien konpartsa aterako da; eta Tilosetatik pasaz gero, Break dantza-Scratch erakustaldia ikusteko aukera izango da.


Karrozak jendez inguratuta
Atzoko egunaren ardatza ordea, karrozak izan ziren. Hiru ibili ziren Urbieta kalean zehar egipziarrez, erdi aroz eta ipotxez jantzita. Jendetza bildu zen inguruan ikustera; eta karrozetako musiken doinuekin gorputza ederki asko mugitu zuten bai konpartsariek eta baita herritarrek ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!