Onintza Albeniz Benito Estatuko arpajole onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 22a, 01:00

onintza Albeniz Benito, 10 urteko arpajole hernaniarra Espainiako txapelketako bigarrena izan da bere kategorian (oinarrizko 3garren mailan), duela gutxi Sevillan izan den txapelketan. Ez da kasualitatea lortutako saria, izan ere iaz, oinarrizko 2garren mailan, aurreneko postua lortu zuen. Aurtengo honetan A. Hasselmansen Länder izeneko pieza eta F.J. Nadermanen Valse izeneko piezak jo ditu, baita ondo jo ere. Albenizek azaldutakoaren arabera, ez zuen saririk irabazterik espero. Bigarren saria pozik hartu du, ordea, eta horrek lanean jarraitzeko gogoa eman dio. Zortzi urterekin hasi zen musika ikasten

Zortzi urte zituela hasi zen
Onintza musika ikasten, Hernaniko Musika Eskola Publikoan. Instrumentua aukeratzeko garaia iritsi zitzaion momentuan garbi zuen arpa jo nahi zuela. Arrazoiagatik galdetuta, dio Pirritx eta Porrotxen emanaldi batean Olatz Zugasti ikusi zuela arpa jotzen eta asko gustatu zitzaiola. Arpa jotzen ikastera, Donostiako kontserbatoriora joan behar izan zuen Onintzak, Hernanin ez baitago horretarako aukerarik. Bertan, Estibalitz Aldekoa eta Ane Artetxe izan ditu irakasle. Donostiako kontserbatorioan jasotzen dituen klaseetaz gain, etxean ere jotzen du Onintzak, ia egunero. Ez omen zaio asko kostatzen arpa hartu eta jotzen hastea, izan ere, asko gustatzen omen zaio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!