Uholdeek kaltetutako bizilagunek manifestazioa deitu dute ostiralerako

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 25a, 01:00

Azkeneko uholdeek, eta aurrekoek, kaltetutako bizilagun askok, Hernani, Ergobia, Astigarraga, Martutene, Txomin eta Loiolakoek, manifestazioa deitu dute ostiralerako, Urumea ibaiaren egoerari irtenbideak emateko eskatzeko, eta erakunde publikoen parte har- tzea eskatzeko. Ostiralean izango da manifestazioa, iluntzeko 19:00etan; lehenik eta behin, Lizeaga sagardotegian kontzentrazioa egingo dute; ondoren errepide nagusian barrena poligono 27raino joateko asmoa dute, han 15 minutuko geldialdia egin eta Txomin-Loiolako tren geltokira joango dira. Bertan bukatuko da manifestazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!