Ezker Abertzalea: «Ez ditugu sekula ahaztuko herri hau askatzeko borrokan bizia eman duten eta ematen duten seme-alabak»

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 22a, 01:00

hernaniko Ezker Abertzaleak monolito eta plakak kentzeko aginduaren inguruko hausnarketa bidali du, prentsa ohar bidez, Kronikara. Ezker Abertzaleak dioenez «Euskal Herriak Espainiako eta Frantziako Estatuekin duen sufrimendua gure azalean ederki sufritu dugu hernaniarrok. Ondo asko ezagutzen dugu sufrimendua, aita-ama, seme-alabak, edota laguna egun batetik bestera galtzen baititugu, edota berarekin egoteko milaka kilometro egitera behartuta egoten baikara». Prentsa oharrean adierazten dute, Madrilen ordea horren kontura «ederki asko bizi den epaile txontxongilo batek Ekain, Indio eta Oihaneren plakak kentzeko agindua eman du, terrorismoaren biktimak babesteko asmotan: Ze biktima? Nor da epaile hori herri honi ezer inposatzeko? Egin dezatela nahi dutena Espainian be-raien biktimekin, baina utz dezatela behingoz herri hau bakean». Ezker Abertzaleak dio ez dituztela sekula ahaztuko «herri hau askatzeko borrokan bizia eman duten eta ematen duten seme-alabak. Guk beti izango ditugu gure oroimenean eta omentzen jarraituko dugu, ez dezatela zalantza izpirik izan» Prentsa oharren amaieran diote elkartasun eta babes osoa eskaintzen dietela senitarteko eta lagunei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!