Jaigiroa ziurtatuta gaur inauterietan: konpartsak, txarangak, umeentzako emanaldia, musika...

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 22a, 01:00

Gaur ez da nolanahiko eguna izango. Goizeko 11:00etan VI. Berria txapelketako partiduak izango dira frontoian, eta ordu berean, Betikoak txaranga ibiliko da herrian zehar. Ordubete beranduago, inauterietan falta ezin diren konpartsen irteera izango da. Konpartsan La Inmaculada ikastetxea eta Elizatxo ikastola aterako dira. Arratsaldean berriz, haurrentzako ikuskizuna, txaranga eta trikitilari eta dultzaineroak izango dira.

Atzo jendea animoso
Txuria, horia, morea, berdea... hainbat kolorek jantzi zuten atzo herria. Inauterietako bigarren eguna zen atzokoa, eta egun bete-betea izan zuten mozorroak jantzi eta kalera festara atera zirenek. Goizean urteko aurreneko Azeri Dantza izan zen, eguneko lehen orduetan egiten zuen hotzari aurre egiteko aproposa. Asko izan ziren Azeriaren atzean jarri, eta Kardaberaz eta Kale Nagusian barrena ibili zirenak. Umeek ere izan zuten zertan denbora pasa: eguerdian erraldoi eta buruhaundien konpartsak ibili ziren, eta arratsaldean antzerkia eta mozorro festa izan zuten. Egun osoan zehar berriz, inauterietako legez, txarangak ibili ziren herriko bazter guztiak alaitu eta dantzan jarriz.

Otsailak 22, igandea
10:00: Pelota partiduak: VI Berria txapelketa
11:00: Betikoak txarangaren irteera.
12:00: Konparten irteera.
17:30: Haurrentzat Zirko ttipia taldearekin
18:00: Betikoak txaranga aterako da.
19:30: Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak aterako dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!