Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak Idiazabalen kontra jokatuko du gaur, Hernaniko kiroldegian, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Partidu garrantzitsua izango da hernaniarrentzat, aurkariak sailkapeneko aurreneko postuan baitaude. Partidu gogorra izango da, baina gogoz hartuko dute. Joaneko partiduan Hernanik 3-1 galdu zuen Idiazabalen, partidu kaxkarra jokatuta. Hernaniarrak egoerari buelta eman eta irabaztera aterako dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!