Hernaniko bi txirrindulariak asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Bruesa taldean dabilen Iñaki Lekuonak bihar hasiko du denboraldia, Soraluzen, sub 23 kategorian. Etapako lehen partziala nahiko laua izango da, aldapa txiki batzuekin, eta buelta batzuk eman beharko dizkiote 20 km-ko zirkuito bati. Azken kilometrotan portu bat igo beharko dute, nahiko gogorra. Ibilbide osoak 115 km. ditu. Belca taldean dabilen Xabi Errazkin elite mailan aritzen da. Bihar hasiko du denboraldia Santanderren. Etapa nahiko laua izango du biharkoa, aldapa gutxirekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!