Ioritz Arrietak Euskal Ligako semifinala jokatuko du bihar Egigurenen kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 21a, 01:00

Bihar Berria txapelketako partiduak jokatuko dira kiroldegiko frontoian, 11:00etatik aurrera.

EUSKAL Ligako partidu garrantzitsua jokatuko du Ioritz Arrietak bihar. Izan ere joaneko semifinaleko partidua jokatuko du Adiskide taldeko Egiguren pelotariaren kontra. Ioritz Arrietak bere jokoa egiten badu faborito izango da, baina hala ere partidua konfidantza gehiegi hartu gabe jokatu beharko du. Partidua bihar goizeko 11:00etan jokatuko da, Galdakaon.


Euskal Ligako semifinalak jokatu dira aste honetan, paletan

Bestalde, Euskal Ligako semifinalak jokatu dira aste honetan kiroldegiko frontoian, Hernaniko pelotarien artean. Pagola eta Ugaldek 30 eta 26 irabazi zuten Irazustabarrena eta Gutierrezen kontra. Partidu polita izan zen eta luzea ere bai, izan ere ordu bete aritu ziren egurrean. Bi bikoteetatik edozeinek irabazi zezakeen partidua, baina azkenean Pagola eta Ugalde nagusitu ziren. Datorren asteburuan Euskal Ligako joaneko semifinala jokatuko dute, eta finalera nor pasako den erabakiko da.

Zazpi Iturri eta Txumulutxueta bihar Berria txapelketan

Bihar Berria txapelketako partiduak jokatuko dira Hernanin. Seigarren kanporaketa honetan Amezketako Zazpi Iturri taldeko pelotariak Dimako Txumulutxueta taldearen kontra ariko dira. Kadete mailan, Gallurralde-Jaka amezketarrek jokatuko dute Ziarrusta-Etxebarria dimoztarren kontra. Amezketakoak aterako dira faborito. Jubenil mailan, Olaetxea-Arzelus amezketarrek jokatuko dute Bilbao-Etxebarria Dimako bikotearen kontra. Oraingo honetan ere Amezketakoak izango dira faborito. Senior mailan, Elurbe-Leunda Amezketakoek indarrak neurtuko dituzte Etxebarria-Olalde Dimakoen kontra. Jaialdiko partidu berdinduena izango da. Jaialdia bihar goizeko 11:00etan jokatuko da Hernanin, eta Hernainko pelota elkarteak dei egin die zaleei joateko. Maila haundiko pelotariak bilduko dira eta partidu ikusgarriak ikusteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!