bikain ibili dira aurten ere hernaniarrak
Andoaingo Piano Jaialdiaren 4garren edizioan. Hernani Musika Eskolatik 43 piano ikasle joan ziren eta 17 urre, 23 zilar eta brontze bat eskuratu zituzten.
72 Musika Eskoletakoak
Joan den asteburuan izan zen jaialdia, Bastero gunean. Guztira, 921 ikaslek hartu zuten parte, Autonomi Erkidegotik eta Nafarroatik etorriak; denera 72 musika eskoletako ikasleak aurkeztu dira.
Maila bikaina
Hernaniarrek maila bikaina erakutsi dute aurten ere eta emaitza onak lortu dituzte; 43 ikasle joan eta 17 urre, 23 zilar eta brontze bat ekarri dituzte.
Lau hernaniarrek sari berezia
Parte hartu duten 921 piano joleetatik, epaimahaiak 20 aukeratu zituen jaialdi bukaerako kontzertuan jotzeko, eta lau hernaniar izan ziren tartean: Endika Bengoetxea, Mikel Elizalde, Madddi Lopez eta Maddalen Otaegi