Hernanik bide onari eutsi nahi dio gaur Hondarribiaren kontrako partiduan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 21a, 01:00

Hernanik azken bost partiduak irabazi ditu, eta sailkapeneko laugarren postuan dijoa.

gorengoen mailan Hernani bolada ezin hobean dabil, azken bost partiduak irabazi ditu, eta sailkapeneko 4garren postuan dijoa, aurreneko eta bigarrengo dijoazten Aloña Mendi eta Tolosarengandik 2 puntutara. Bi talde hauek, gainera partidu bat gehiago jokatu dute. Gaurkoan Hondarribiaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak, sailkapenean 6garren postuan dijoan taldearen kontra. Partidua arratsaldeko 16:30etan jokatuko da, Hondarribian, Ondartza zelaian.


Zubipe ez dago jokatzeko moduan

Gorengoen mailan, Hernaniri kanpoan jokatzea tokatzen zaio gaurkoan, eta baita datozen bi partiduetan ere. Zubipe momentuan ez dago jokatzeko moduan; hala ere, dena behar bezala egotea espero dute, etxean jokatzea tokatzen zaien hurrengo partidurako. Aste honetan bi partidu ziren jokatzekoak Zubipen, Infantil txiki eta Ohorezko infantilen partiduak. Bi partidu hauek Matigoxotegi zelaian jokatuko dira, Donostian.


Emakumezkoen ligan Hernanik atsedenaldia

Emakumezkoen ligan, Hernanik atsedenaldia izango du aste honetan. Euria eta haizea dela eta bi partidu atzeratu behar izan ditu Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!