Maitane Iruretagoiena atleta hernaniarra Espainiako Txapelketan izango da asteburu honetan, Sevillan. Txapelketa absoluto mailakoa izango da. Maitanek finalera iristea du helburu, eta iaz lortutako 7garren postua hobetzea. Joan den asteburuan junior mailako Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu zuen. Maitane Iruretagoienak gogoz hasi du denboraldia, izan ere, joan den denboraldia ezin izan zuen bukatu lesio bat medio, eta txapelketa oso garrantzitsuak galdu zituen: mundiala esate baterako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!