Hernani-Atletiko San Sebastian, partidu garrantzitsua gaur Aieten

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 21a, 01:00

Landaren jokatu ezin denez Aieten izango da partidua, gaur arratsaldeko 15:30etan.

HERNANIKO Ohorezko B mailan dagoen taldeak partidu garrantzitsua jokatuko du gaur Aieten. Landare hirugarren aldiz urez bete ondoren, partidua Donostian jokatu beharko dute. Hala ere espero dute Hernanitik atera behar izateak ez dituela errugbizaleak atzera botako, eta jendeari eskatu diote partidura joateko, afizioaren laguntza ere beharko dute eta. Partidua gaur arratsaldeko 15:30etan hasiko da.


Sailkapenean bigarren

Hernani bigarren dijoa sailkapenean, aurreneko dijoan Gernika RTren atzetik 6 puntura. Hirugarren sailkatua 9 puntura daukate. Landareko gora beherek egurra eman diote Hernaniko taldeari, ez bakarrik seniorrei, baita talde gazteagoei ere. Horrez gain, kontuan hartu behar dira urtero izaten diren bajak. Hala eta guztiz ere Hernanik baditu hainbat arma: kalitatezko jokalariak, prestaketa fisiko ona, gogoa, eta izugarrizko ilusioa. Joxe Elosegiri elkarrizketa Bestalde, Hernani Errugbi Elkartearen web orrian, www.hernanirugby.com Joxe Elosegiri elkarrizketa egin diote, gaurko partiduari buruz eta taldearen egungo egoerari buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!