Zuhaitzak landatuko dituzte datorren asteburuan Aparrainen

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 21a, 01:00

Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak Zuhaitz Eguna antolatu dute datorren astebururako. Aparrainen haritzak eta pagoak landatzeko asmoa dute. Larunbatean gazteen txanda izango da, 09:00etan abiatuta, Urbieta kaletik, kultur etxe paretik, eta eguerdirako bueltatuko dira. Igandean helduen txanda izango da; goizeko 08:00etan abiatuko dira Gudarien Plazatik, eta oinez joango dira Aparrainera. Eguerdian, Ugaldetxo tabernan bazkaltzeko asmoa dute. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du, astelehen edo ostegunean, Mendiriz Mendi elkartearen bulegoan, Iturregi plazan, gaueko 20:00etatik 21:00etara, edo 943 332 745 zenbakira deituta, otsailaren 26a baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!