Lurdes Carrera eta Maria Luisa Etxenike urtarrileko saridunak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 21a, 01:00

GERO eta gehiago ikusten dira kalean berrerabiltzeko poltsak. Jendeak etxetik eramaten ditu ohialezko poltsak, erosketako karroa, edo poltsa berrerabilgarriak. Helburua da plastikozko poltsak gero eta gutxiago erabiltzea. Hori saritzeko hain zuzen, Udalak eta herriko hainbat dendarik kanpaina egin dute eta zozketa batzuk antolatu. Urtarrilean produktuz betetako hiru lote zozketatu dituzte eta horietako bi jaso dituzte dagoneko saridunek: Lurdes Carrerak bata, eta Maria Luisa Etxenikek bestea, bere alaba Mari Carmenek jaso zuena.


Lote ederrak
Urtarrilean hiru lote zozketatu ziren eta horietako bik behintzat jaberik badute. Lurdes Carrerari Kale Nagusiko Iñigo Diez janaridendan eman zioten txartela; Maria Luisa Etxenikek berriz, Bikain okindegian jaso zuen txartela; eta hirugarrenak, saria jaso ez duenak, Latsunbeberri auzoko Aizpuru farmazian jaso zuen. Azken hau ez da azaldu, beraz, hirugarren lotea otsaileko zozketan zozketatuko da berriz.


Otsaileko zozketa, ostiralean
Hemendik aurrera, 100 euroko erosketak egiteko bonoak banatuko dira, bost euroko bonotan, kanpainan parte hartu duten dendetan erabiltzeko. Horrez gain, urtarrilean eman ez duten lotea ere zozketatuko dute, otsaileko zenbakiekin. Zozketa ostiralean izango da, hilaren 27an, ez 28an txartelean dioen bezala. Kanpainaren helburua da poltsak berrerabiltzea, karroa, ohialezko poltsak, edo banatu diren poltsa berrerabilgarriak erabiliz (ez berdeak bakarrik).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!