Korrika 16 hasteko gutxi geratzen dela kontuan izanda, Hernaniko eta Astigarragako AEK-k ekitaldia antolatu du gaur iluntzerako, Korrika Kulturalaren barruan. Emanaldiak Erregea eta bufoia du izena eta bertsoa eta antzerkia uztartzen ditu. Helburua da, nor den garaile jakitea bertsoa eta antzerkia aurrez aurre jartzerakoan. Antzerkiaren ordezkari Ander Lipus arituko da, eta bertsotan berriz, Maialen Lujanbio. Emanaldia gaur, iluntzeko 20:00etan, Astigarragako kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!