Inauteriak ospatuko dituzte Goizuetan, igandetik asteartera

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 20a, 01:00

Musika eta dantzaz beteriko Inauteriak iristear dira Goizuetan. Igandetik asteartera ospatuko dituzte. Igande eguerdian pelota partiduekin hasiko dituzte Iñoteak. Arratsaldean, 17:00etan, gaztetxoen Zahagi Dantza izango da, eta bi ordu geroago, dantzaldia Gabezin musika taldearekin, plazan. Astelehenean eguna, mozorroen irteerarekin hasiko dute. Arratsaldean konpartsak eta dultzaineroak izango dituzte eta gauean berriz, afaria eta musika Gabezin taldearekin. Asteartean berriz, Mozorroek gosari, bazkari eta afaria egingo dute; eta dantzaldia ere izango da gauerditik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!