Jai berezietan egin ohi duen moduan, Tolosako Inauterietan RENFEk tren zerbitzua zabaldu du. Larunbatean, igandean eta astelehenean aldizkako tren gehiago izango dira, gaueko 00:00etan hasi eta goizeko 07:00ak arte. Larunbatean eta astelehenean trena ondorengo orduetan aterako da Tolosatik Irun aldera: 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 03:50etan eta 05:00etan. Igande gauean berriz, hiru tren gehiago izango dira: 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan. Bestalde, goizaldeko 05:30etatik aurrera, RENFEko ohizko zerbitzuaz gain, aurreneko bi trenak bikoiztuko ditu. Gaueko tren berezi guztiak Tolosako tren geltokitik aterako dira eta ez dira Tolosa-Centro geltokian geratuko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!