Eskiatzera joateko plana datorren larunbatean, hilak 28

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 20a, 01:00

Portuko auzotarrek eskiatzera irteera antolatu dute datorren larunbaterako, hilaren 28rako. Irteera Arett-era izango da. Bidaiaren prezioak honakoak dira: autobusa 13 euro; autobusa eta forfait-a seguruarekin, helduek 42 euro eta umeek 37 euro; materialaren alokairua 12 euro. Izena eman nahi duenak 635 742 345 telefonora deitu behar du astelehenean, asteazkenean, ostegun edo ostiralean; arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara. Ez da beharrezkoa Portu auzokoa izatea. Irteera egiteko hitzordua, hilaren 28an, goizeko 05:15etan jarri dute, Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!