Marian Beitialarrangoitiaren kontrako auzia berriro ere martxan jarri daiteke

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 19a, 01:00

marian beitialarrangoitia Alkatearen kontrako epaiketa berriro ere martxan jarri daiteke. Marian Beitialarrangoitiak 2008ko urtarrilean deklaratu zuen Auzitegi Nazionalean, EAE-ANVren ekitaldi batean egindako hainbat adierazpen direla eta, «terrorismoa gorestea» leporatu baitzioten. Orduan Santiago Pedraz epaileak baldintzapean libre utzi zuen. Astelehenean kaleratutako auto batean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak hamar eguneko epea eman die kasu honetan akusazioa aurkeztu zuten Fiskaltza eta herri akusazioei, epaiketarekin aurrera jarraitu edo ez, beren iritzia eman dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!