auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak D3M eta Askatasuna alderdien jarduna eten du; horrela jakinarazi zuen astearte iluntzean ateratako autoan.
Epaileak agindu du bi alderdien jardun guztiekin bukatzea, eta alderdiek dituzten egoitzak ixtea. Horrez gain, hauteskundeekin lotutako edozein ekintza burutzea ere debekatu die, baita manifestazioak, kontzentrazioak, karabanak eta bestelako ekitaldi politikoak egitea ere. Ekitaldi horietara joatea ere debekatu du, baita propaganda egitea eta alderdi hauen ikurrak erabiltzea ere. Alderdien diru kontuak blokeatzeko ere agindu du epaileak, baita honako bi web orri hauek ixteko ere: www.askatu.org eta www.demokrazia3m.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!