Estropada onak egin zituzten hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 18a, 01:00

Hernaniko arraunlariek estropada izan zuten igandean Trintxerpen. Mutil kadeteak 3 postu hobetu zituzten aurreko estropadarekin konparatuta, eta irabazleekiko denborak murriztu zituzten. Neskek ere, estropada hobea egin zuten eta postu bat irabazi zuten. Infantilak berriz, aurreko estropadan baino postu bat atzerago geratu ziren, bosgarren. Ez zuten oso estropada ona egin, ligan 3-4garren postuetan ibilitzea espero baitute. Hurrengo estropada iparraldean izango da, hileko azken asteburuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!