Udaltzaingoak kentzera joan zirenerako monolitoa eta plakak ez zeuden Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 18a, 01:00

ostiralean Auzitegi Nazionaleko Grande Marlasca epailearen agindua iritsi zen Udaletxera, Santa Barbaran dauden monolito bat eta bi plaka kentzeko. Zehazki, bi eguneko epean, Bernardo Astiazaran Indioren monolitoa, eta Ekain Ruiz eta Oihane Errazkinen plakak kentzeko agindu zuen. Aginduan zehazten zen Alkateak bi eguneko epea zuela monolitoa eta plakak non zeuden zehaztu eta kentzeko. Alkateak agindua jaso eta egun berean adierazi zuenez, «kendu behar direla erabakita dago» eta Udaltzaingoari kentzeko agindua eman zion. Larunbat goizean, monolitoa eta plakak kentzera joan zirenerako ordea, ez zeuden Santa Barbaran. Marian Beitialarrangoitia Alkateak txostena osatu eta Marlasca epaileari bidali dio argazkiekin, monolito eta plakak Santa Barbaran ez daudela azalduz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!