Astelehen arratsaldean 26 urteko gaztea hil zen Hernanin, trenak harrapatuta.
Ertzaintzak emandako datuen arabera, istripua arratsaldeko 15:40etan gertatu zen, Floridako tren estaziotik 50 metrora. Errenteriako gazteak istripua gertatu zen leku berean galdu zuen bizia, eta Ertzaintzak adierazi duenez, lanean ari dira gertatutakoa ahalik eta azkarren argitzeko.
Trenbidea moztuta
Ezbeharra medio, trenbideko karril bat moztuta egon zen 2 ordu inguru, nahiz eta trenen ohiko joan etorria ez zuten geldiarazi. RENFEko aldizkako trenak 10 minutuko atzerapenarekin ibili ziren, 18:00ak ingurura arte.