LARUNBAT goizetik nabaria zen inauterietako usaina Aranoko baserri eta auzoetan, zomorroak gogoz baitziren jai egunari hasiera emateko.
Goizean etxez etxe,
arratsaldean dantzan
Ohitura zaharrei jarraituta, Iñauteriak ospatzeko, zomorro guztiak Suron bildu ziren goizean. Trikitilariak bertan izan zituzten zain, eta handik habiatu ziren etxez etxe, baserriz baserri. Beltsoko bordan ondo gosaldu eta urteroko bidearekin jarraitu zuten: Arranbide, Xauxar, Larratxuri, Lontxon Borda eta Ezkerren-Borda. Ondoren, izan zuten zer jatekoa Beko Herrian eta Goiko herrian. Baina hala ere, eta nahiz eta batek baino gehiagok sabela ondo betea izan, bazkalorduan elkartean gelditu ziren.
Bazkalostean, Zai-dantzako protagonistak aukeratu zituzten eta herrian barrena dantzan aritu ziren. Herriko lau gune ezberdinetan dantzatu ondoren, plazan bukatu zuten ikuskizuna, trikitixaren doinuak dantzatuz.
Eguna berriz, elkartean egindako afariarekin bukatu zuten, nahiz eta izan ziren goizeko ordu txikiak eman zizkietenak Imuntzo eta Belokirekin dantzan.