URTARRILEAN onartu ziren 2009ko Udal Aurrekontuak jendaurrean azalduko ditu bihar Udalak. Aurkezpen honetan diru publikoa zertan gastatuko duen azalduko du Udalak, eta baita Aurrekontuak osatzeko dirua nondik etorriko den ere. Aurrekontuak osatzeko izan ziren bilera partehartzaileei buruz ere hitz egingo dute. Zehazki, bilera hauetan atera ziren proposamenak aurrekontuetan nola jaso diren azalduko dute.
Bilera irekia da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Bihar arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!