ENPRESA txiki eta ertainentzako bilera izango da gaur, Hernaniko Udalak eta Euskadi+Innova erakundeak antolatuta. Bileran hiru langile baino gehiago dituzten enpresek hartu ahal izango dute parte. Bertan azalduko dute Berrikuntza Agenda zer den eta bertan parte hartzeak enpresa hauei ekarri diezazkieken onurak.
Bileran parte hartzeko izena eman behar da, aldez aurretik, 943 33 50 21 telefonoaren bidez, edota innova@hernani.net helbidearen bidez. Bilera arratsaldeko 17:00etan eta arratsaldeko 19:30etara izango da, Hernani Institutuan (Karmelo Labakan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!