MAITANE Iruretagoiena atleta hernaniarrak hirugarren postua lortu du Espainiako junior txapelketan. Txapelketa Donostiako belodromoan jokatu da, eta Iruretagoienak 60 metroko proban hartu zuen parte.
Semifinaletan irabazi
Txapelketak bi zati izan zituen: lehenengoan finalerdiak jokatu zituzten eta Maitane Iruretagoienak bere serieko denbora onena lortu zuen, 60 metro 7,85 segundutan eginda. Ondoren, gainontzeko serietako onenekin batera, finalerako sailkatu zen.
Finalean hirugarren postua
Finalean hernaniarra oso ondo aritu zen, eta finalerdietan lortutako denbora jaistea lortu zuen: 60 metro 7,66 segundutan korri zituen. Ondorioz, Espainiako txapelketan hirugarren postua lortu zuen.
Finalean lortutako denbora, Iruretagoienak denboraldi osoan lortutako onena izan zen. Gainera, bere marka pertsonalera ere asko urbiltzea lortu zuen, 7,64 segundutan baitauka; lehengo urtean lortua.
Espainiako Txapelketa, absolutu mailan
Junior mailan 3garren postua lortu ondoren, atleta hernaniarrak ez du atsedena hartzeko asmorik. Asteburuan Sevillan hartuko du parte, ez nolanahiko proban gainera; Espainiako Txapelketa jokatuko du oraingoan ere, baina absolutu mailakoa.