`Jeans-ak hozkailuan´ nobelari buruzko solasaldia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 17a, 01:00

Jeans-ak hozkailuan nobelaren inguruko solasaldia izango da gaur Biterin. Nobelaren egilea Patxi Zubizarreta da eta solasaldian izango da bera ere. Saioa bi zatita izango da banatua. Aurreneko zatian irakurritakoari buruz hitz egingo dute Ane Mayoz dinamizatzailearekin, 18:00etan. Ordubete beranduago Patxi Zubizarreta idazlea elkartuko da solasaldira eta berarekin liburuari buruz hitz egiteko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!