Mikel Armendariz-Jose Ignacio Otxotorena Olazar eta Joxe Ramon Zubillaga txapeldun Elur Txoriko mus txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 16a, 01:00

Atzo Elur Txori elkartean mus txapelketako sariak eman zituzten bapo bazkaldu eta gero. Banakako txapelketan Joxe Ramon Zubillagak irabazi zuen, atzetik Iñaki Apezetxea Txatxon, Ignacio Bilbao eta Patxi Lopez zituela. Bikoteetan berriz, Mikel Armendariz eta Jose Ignacio Otxotorena Olazar-ek jaso zituzten txapelak, atzetik Rafa Fernandez-Javi Mateo, Patxi Lopez-Javi Iturriza eta Gorka Bilbao-Josu Lopez bikoteak zituztela. Guztira hamazazpi lagunek hartu dute parte banakako txapelketan, eta 34 bikote bikotekakoan. Bide batez, Mentxu Clemente omendu zuten, 40 urte baino gehiago eman baititu Kaldereroetako hiru erreginak janzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!