Duela gutxi sendabelarrei buruzko ikastaroa eman zuten Biterin eta jende askok ezin izan zuen egin. Orain beste bat antolatu dute; beraz, inork egin nahiko balu, aste honetan eman behar du izena. Ikastaroa errepikatu nahi dutenek berriz, datorren astean eman beharko dute. 30 orduko ikastaroa da eta martxoaren 3tik maiatzaren 21era izango da, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!