Iñude eta Artzaien Konpartsaren ondoren, dena prest Inauterietarako

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 16a, 01:00

INAUTERI giroa gero eta gehiago sumatzen da kalean. Atzo Urumea ikastolako 200dik gora Iñude eta Artzai ibili ziren kaleetan barrena, beren haurrak eskuetan zituztela, geldialdiak eginez, dantza saioak egiteko.

Txertoa jarri behar
Kalejiraren ondoren, plazan elkartu ziren Iñude eta Artzaiak eta, tradizioak agindu bezala, udal ordezkaritzaren aurrean haurren izena eman eta txertoa jarri zieten besoetan zeramazkiten haurrei.

Tolosako Inauterietako abestiak
Hernani Musika Bandak ere egin zien keinu txiki bat aste honetan hasiko diren Inauteriei. Horretarako, Tolosako Inauterietako ohiko abestiak jo zituzte udaletxeko arkupeetan, gerria mugitzen zuen jendearen aurrean. Ostiralean hasiko dira ofizialki Inauteriak, Josetxo Lazkanori egindako omenaldiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!