Asteartean bilera antolatu dute enpresa txiki eta ertainentzat, Berrikuntza Agendak eskaintzen dizkien zerbitzuak azaltzeko. Bilera Udalak eta Euskadi-Innovak antolatu dute eta helburua da enpresa txiki eta ertainei azaltzea izan ditzaketen abantailak, esate baterako, azpiegitura, gestioa, edo komertzializazioa hobetzeari begira. Bilera arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara izango da, Hernani Institutuan (Karmelo Labakan). Bileran parte hartzeko izena eman behar da, innova@hernani.net helbidera idatziz, edo 943 335 021 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.euskadinnova.net-en sartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!