‘Jeans-ak hozkailuan’ liburuari buruzko literatur tertulia asteartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 15a, 01:00

Asteartean Patxi Zubizarretaren Jeans-ak hozkailuan liburuari buruzko literatur solasaldia egingo dute Biteri kultur etxean; gainera oraingoan, idazlearekin berarekin hitz egiteko aukera izango da. Saioak bi zati izango ditu; lehenengo zatian, 18:00etan hasita, Ane Mayoz dinamizatzaileak irakurritakoari buruz hitz egingo dute; bigarren zatian, Patxi Zubizarreta bera egongo da tertulian eta gerturatzen direnek aukera izango dute idazlearekin hitz egiteko liburuari buruz. Udal liburutegian, 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!