Ezindu psikikoen Aurrera taldea, denbora libreko ekintzak utzi beharrean aurkitu da

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 15a, 01:00

Aurrera taldea, Hernaniko ezindu psikikoentzako denbora libreko ekintzak antolatzeaz arduratzen zena, desegin beharrean aurkitu da. Ekintzak antolatzeari utzi beharraren arrazoi nagusia monitore falta izan da. Orain, Aurreraren erreleboa Atzegi taldeak hartuko du.

21 urteko lana
Taldea 1987ko azaroan sortu zen. Ezintasun psikikoa zuten haurren gurasoek umeen beharra ikusita, Udalarekin bilerak egitea erabaki zuten. Bilera horietan Udala laguntzera konprometitu zen, eta monitore boluntarioak ere bazituztenez, taldea sortu zuten. Taldea gutxi gora behera 12 ezinduek osatu izan dute.

Ekintzez betetako urteak
Urte guzti hautean, Aurrera taldeak hainbat ekintza antolatu ditu, esaterako: larunbat arratsaldetan monitoreen laguntzaz hainbat ekintza antolatzen zituzten; Mendiriz Mendi taldearekin urtean behin egun osorako irteera antolatzen zuten; inauteri eta gabonetako ekintzetan parte hartzen zuten; eta udaran 3-5 egun bitarteko koloniak antolatzen zituzten.

Eskerrak eman
Taldea osatzen duten herritarrek Kronikara bidalitako mezu baten bidez, eskerrak eman nahi dizkie urte guzti hautean modu batera edo bestera parte hartu duten pertsona guztiei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie herriko elkarte eta talde ezberdinei, urteetan ekintza ezberdinetan parte hartzeko kontuan izan dituztelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!