Yone Boutiquek 1-6 irabazi zuen ostiralean zarauztarren kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 15a, 01:00

yone Boutique areto futboleko taldeak 1-6 irabazi zuen ostiralean Zarauzko Euromar taldearen kontra, ederki jokatu eta gero.

Partidu zaila espero zuten
Partidu zaila espero zuten, baina asmatu zuten nola jokatu. Lehenengo partea 0-3 bukatu zuten. Bigarren partean lasaiago ibili ziren eta jokaldiak ondo pentsatuta egin zituzten, aurkariak ez baitzuen berehalakoan etsi.

Golak ondo banatuak
Pakok 2 gol sartu zituen, Roberrek beste bi, eta Davidek eta Ibanek gol bana. Horiez gain, han izan ziren Gari eta Iosu ere hasieratik. Asier, Igor eta Peiok ere jokatu zuten. Aldaketa dezente egin zituzten jokalarien artean, jokalari asko joan baitziren, erreleboa hartu eta jokalariak fresko izateko. Ederki aprobetxatu zuten jugada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!