Burlatako eta Iparraldeko pelotariak aurrez aurre gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 15a, 01:00

Berria Txapelketako partiduak jokatuko dira gaur Hernaniko frontoian. Final zortzirenetako partidua izango da eta Burlatako taldea eta Iparraldeko selekzioa izango dira aurrez aurre. Gaur, goizeko 11:00etan hasita.

Maila haundiko pelotariak
Burlatatik Zugarralde taldea etorriko da eta Iparraldetik berriz selekzioa. Kadeteetan, Iribarren eta Mayans pelotariak ariko dira Mendi eta Ugalderen kontra. Jubeniletan Juanarena eta Tainta ariko dira Bilbao eta Agerreren aurka. Seniorretan berriz, Santesteban eta Landiribar ariko dira Ugarte eta Pebeten aurka. Maila haundiko partiduak jokatzen ari dira Hernanin, Berria Txapelketaren barruan, beraz, pelotazaleek aukera ederra dute igandeetan goiz pasa ederrak egiteko.

Nafarrak faborito
Antolatzaileen esanetan, nafarrak izango dira gaurkoan faborito, hiru kategoriatan gainera. Jubeniletan, Jaunarena pelotariak, 17 urteko pelotari gazteak, dagoeneko Aseperekin sinatu duenak, aurrez aurre izango du Bilbao, pelotari fina hau ere; eta partiduak itxura ona du. Seniorretan berriz, Iparraldeko taldeak, Pebet atzean duela, lana eman dezake; baina pareko nafarrak ere indartsuak dira eta ezin jakin zer gertatuko den.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!