Iñude eta Artzai Konpartsa gaur, herrian barrena

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 14a, 01:00

urumea Ikastolako iñude eta Artzaiek, tradizioari eutsiz, beren umeak eskutan dituztela, herri buelta egingo dute Plaza Berri eta Zinkoenean barrena, tarteka geldialdiak eginez dantza egiteko; plazan bukatuko dute buelta eta han, udal ordezkarien aurrean, umearen izena eman eta txertoa jarriko diete txikiei. 12:00etan abiatuko dira. Euria eginez gero, Atsegindegin egingo dute festa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!