Gazte Asanbladak AHTaren inguruko antzezlana prestatu du Inauterietarako; hilaren 20an izango da, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Plazan. Aurretik ordea, dena prestatu behar dute eta entsaiatu, eta horretarako, honako egunetan jarri dute hitzordua: asteartean, 16:00etan, eta asteazkenean, 18:00etan.
Larunbatean ere badute plana; 12:30etan poteoan ibilko dira dultzaineroak lagun hartuta; eta 14:00etan bazkaria egingo dute. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko; Garin tabernan daude, 10 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!