Gorengoen mailako taldeak Andoainera joan beharko du gaur jokatzera, aste honetako euriteak hankaz gora jarri duelako Zubipeko zelaia. Edozein modutan, partidua jokatu, jokatuko dute, Zumaiako tadearen kontra, baina Andoainen. Gaurko partiduak erraz samarra ematen du, Hernaniko taldea fuerte ari baita azkenaldian eta aurkariak berriz, ahul samar. Partidua Aiurralde zelaian izango da, 16:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!