Herritar eta erakundeek kontzentrazioarekin bat egin eta parte hartzeko deia luzatu dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 14a, 01:00

Emakumeenganako indarkeriaren aurrean bat egitea eta jarrera aktiboa erakustea da gaur egingo den kontzentrazioaren helburuetako bat; joan den asteburuan neska gazte baten kontra izandako erasoaren aurrean, «indarrak batzea eta gogor eta ozen erantzutea».

Igande goizaldean erasoa Igande goizaldean gizonezko batek neska gazte bat erasotu zuen Hernanin, eta hori salatzeko ahotsak altxa dira aste honetan herrian.

Erasoa salatu dute herritar, talde eta erakundeek
Geroztik erantzunak bata bestearen atzetik etorri dira; Udalak, alderdi guztiek bat eginda, Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Gizon Taldeak berehala adierazi zuten beren salaketa, erasotuari elkartasuna adierazi zioten eta neurriak hartzeko asmoa adierazi zuten idatzi batean. Kontzentrazioa ere egin zuten asteazkenean, udaletxe atarian, eta jende mordoska bildu zen. Berriak merkatari taldeak eta LAB sindikatuak ere beren salaketa adierazi dute Kronikara bidalitako ohar banatan eta gaurko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. «Guztion egitekoa» Aipatutako erakunde eta taldeek osatutako idatzian, erantzun sendoa emateko premia azpimarratzen da: « elkarrekin ekitea, indarrak batzea eta ozen erantzutea guztion esku dago eta guztion egitekoa da». Horrez gain aipatzen da «kirol talde, elkarte, elkarte gastronomiko, tabernari, dendari, gazteak, gizarte eragileak, banakakoak...» guztiok bat egin eta elkarturik aritzea ezinbestekoa dela.

Jarrera aktiboa Herritarrek honelako kasuen aurrean jarrera aktiboa izan behar dutela azpimarratzen da idatzian, «Hernanik horrelakorik onartzen ez duela adierazi behar du, ez herrian, ez herritik kanpo». Plaza Berri txiki uzteko asmoa adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!